XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
II.- OSPAKIZUNAREN BETIKOA A) HASIERAKO OHIKUNEAK60. Herria batzarrean bilduta dagoelarik, zuzendaria bere tokian jartzen da, lehen esan bezala (5-6. zenb.).
Sagrarioan Sakramentu guztiz santua balego, belaunikatuz egingo dio agurra.
Ez balego, buru-makurketa egingo du; ez dio, ordea, behin ere aldareari muin egingo.
Jai-giroa sortzeko eta denen parte hartzea laguntzeko, liturgialdiari dagokion kantu bat abes daiteke.
61. Kantua bukatu ondoren, zuzendariak esaten du: Aitaren, eta Semearen, eta... Guztiek aitaren egiten dute eta Amen erantzuten.
Gero zuzendariak,
Denek
Zuzendaria
62. Zuzendariak batzarrari ospakizunean sartzen lagunduko dion oharpen labur bat egin dezake eta parrokoak egun hartan Eukaristia ospatzen dueneko kristau-elkartearen aipamena egin diezaieke batzarkideei.
Ondoren,
63. Gero zuzendariak
Guztiek, unetxo batean, isilik, otoitz egiten dute.
Eta ondoren zuzendariak, besoak zabaldu gabe, egunari dagokion otoitza esaten du.
Bukatzean, herriak